Ikerketarako urratsak
Ikerketarako urratsak
Neskateka proiektuarekin lehen hartu-emanean gure ikerketa-metodologia funtsezko bost urratsetan oinarritu da:
1. Paseatzeko talde bat osatzea.
2. Ikerketa egiteko beharrezko materiala eramatea (oharrak hartzeko koadernoa, bolaluma, argazki-kamera eta abar).
3. Ikerketa-eremua definitzea. Urrats honetan zein gune ibili eta behatu nahi ditugun zehaztu genuen.
4. Behin aukeraturiko lekuan kokatuta oharrak hartzea (datu zehatzak sartuz, esaterako eguna, ordua, partaideak) eta egindako behaketen gaineko dokumentu grafikoak sortzea.
5. Azterketa eta bateratzea. Gure esperientziak Neskatekako beste kide batzuekin konpartitu genituen gure iritzien inguruko bateratze-lana egiteko.





