Behaketak: Iluminazio falta, farolen mantenimendu eskaza.
Proposamenak: hiri altzarien mantenimendua eta konponketa.
Laudioko Udaleko Berdintasun Arlotik, jaietako koadriletan eta jende gaztea mugitzen den lokaletan “Jaietan ere, eraso sexistarik ez” lemapean zenbait pegatina banatuko dira.Gazteriaren artean ere jaia errespetuz bizitzeko asmoa zabaldu nahi da eta festetan “edozerrek balio dela” dioen ideia saihestea.

Barka, sarrera hau hizkuntza honetan bakarrik dago erderaz.
Emakumeek ere goraipena merezi dute, horretarako hor daude hainbat eskultura; nik dakidanez hiru daude herrian, behintzak pertsonen irudiak direnak eta horretatik bi emakumeenak dira. Kontutan izatekoa da.
Barka, sarrera hau hizkuntza honetan bakarrik dago erderaz
“Emakume helduentzako ikastaroa:www.neskateka.net blog-mapa”
Kurtsoa www.neskateka.net blog-mapari buruz. Emakume helduak teknología berrietara gerturatu, “gizonezkoen gauza da” mitoa bertan behera utzi. Blog honetan Laudioko emakumeen partaidetza bultzatu, honela beraien inguru urbanoko aldaketa eta hobekuntzen protagonista eta pertsona aktiboak bihurtuz (sarbidetasuna, segurtasuna, garraioak).
Kurtsoa Laudioko Kazeta Gunean ekainak 15, 16 eta 17an goizeko 10:30etatik 12:30etara izango da, Emakundek bultzatutako Berdintasunerako Gunearen barne. Informazio gehiago eta inskripzioak: Berdintasunerako Arloan 94 403 48 50. Plaza mugatuak.



Barkatu, esta entrada solo existe en castellano.


NESKATEKA, gure hiriaren diseinuari buruz emakumeen ikuspuntutik hausnartu eta parte hartzeko proiektu bat da. Emakume guztiak gonbidatuta zaudete gaueko geraldi dibertigarri batetara, Apirilak 7 asteartean gaueko 21:00etan Lamuza Plazan. Geraldi honetan proiektua aurkeztuko dugu eta gidatutako gau ibilaldi bat emango dugu. Interesatuta bazaudete baina etortzea posible ez baduzue, apuntatu edo informazio gehiago eskatu www.neskateka.net web gunean edo harremanetan jarri Berdintasun Zerbitzuarekin 94 403 48 50 telefonoan, Apirilak 8 eta 26 bitartean. Zuen zain!
Gauez geratzea paseatzeko eta hiria emakumearen ikuspuntutik behatzeko.
Gauez geratzea
2009ko apirilaren 7an, 21:00etan, Neskatekaren gauez geratzea hasi zen, FP eta Laudioko Udalaren Berdintasun Sailaren artean antolatuta.
30 bat pertsona bildu ziren Lamuza Plazan eta Izaskun Arregi Zinegotziaren aurkezpenarekin hasi zen dena.
Proiekzio bat egin zen Plazako denda baten leihoan eta proiektua eta gaueko programa azaldu ziren. Ongietorria emateko mantak oparitu ziren paseoari ekiteko.
Ibilbidea
Ibilbidea aldez aurretik burutu zen Sara Martinez Laudioko herritarraren bulegoaren laguntzarekin.
Proposamen honetatik 10 geraleku utzi ziren kanpoan. 10 gune hauek aldez aurretik aztertu ziren Ane Barrutia Mendizabalekin, Bilbon Local 4ko paisajista dena.
Gaueko paseoa Local 4ko Ane Barrutia Mendizabalek eta Funky Projectseko Alexandra Filiatreauk zuzendu zuten. 10 etapatan zatitu zen:
1. Lamuza Plaza proiektuaren aurkezpenarekin eta partaideentzako ongietorriarekin.
2. Geltokiko tunela.
3. Arantzar kaleko eskailerak.
4. Txindoki kaleko eskailerak.
5. Bigarren tunela eta zubia.
6. Zumalakarregi kaleko eskailerak eta igogailua.
7. Ertza eta bertako eskailerak…
8. Lamuza parkea
9. Frontoira daramaten zuhaizpeko eskailerak.
10. Laudioko museo gastronomikoan tea eta infusioak hartu bitartean esperientziari buruz hitz egin genuen.
Gauez eginiko paseo honen bitartez eremuaren behaketa-ariketa bat egin dugu. Gure emakume-ikuspuntutik egunero ibiltzen dugun hiria behatu dugu.
Hiria 5 gairen gainean lan eginez aztertu dugu:
1. -Zentzuak
2. -Antolamendua
3. -Oroimena
4. -Jarduerak
5. -Klima