Nor gara?
Neskateka herritar plataforma bat da, eta hirigintza emakumeen ikuspuntutik hobetzea dauka helburu. NESKATEKAk Laudioko Udalaren hainbat Sailen laguntza lortu du herriaren diseinuari buruzko erabakietan parte hartu ahal izateko.
Proiektuak batez ere emakumeek osatutako talde indartsu bat sortu, antolatu eta bereganatu egiten du. NESKATEKAk banakako eremu publikoa eta kolektiboa bere egin eta interpretatzen ditu, hirigintza konponbide posibleak bilatzeko asmoz. Herria aldatzea eta hobetzea emakumeentzako leku bizigarri eta egokigarriagoa izan dadin.
Talde hau arduratuko da herriari buruzko ikerketa bat emakumeen ikuspuntutik egiteaz; ikerketa hori egungo tresna baliagarriekin burutuko da, antzeko nazioarteko beste ekimen batzuekin bat egitea ahalbidetuko dien inplikazio proaktiboa sortzeko.
Neskaketa taldea Laudioko emakume talde batek osatzen du. Adin eta leku desberdinetatik etorri gara, Laudioko neska guztiak errepresentatu nahian.
Batzuk modu pertsonal batean etorri dira eta beste batzuk talde batzuen ordezkariak dira.
Herria hobetzea da gure taldearen helburua. Andra guztion beharrak kontuan izaten, herri ziurragoa eta hobea egiten saiatuko gara.
Ez gara talde itxi bat, horrexegatik guztiak gonbidatuta zaudete!
Maria Jesus Murga, Ainhize Tejedor, Mari Carmen Lauzurica, Maite Bilbao, Maribel Jiménez, Estibaliz Ibarrola, Izaskun Lambarri, Dari Angulo, Adriana Racca, Baneza Sánchez, Ana Molinuevo, Fatima Adriss, Noemi Bergantiños eta Jokiñe Garcia.
Informazio gehiago eskatu Berdintasun Zerbitzuarekin 94 403 48 50 telefonoan edo internetan neskateka(at)gmail.com.


