Neskateka formazioa

Neskateka prestakuntza, honako gai hauei buruzko jabekuntzarako: hirigintza, Interneteko tresnak, eta berdintasunari buruzko gaietan iritzi eta ezagutzaren garapena.

1. EGUNA

Sarrera: Neskatekari buruzko sarrera (helburuak, filosofia eta funtzionamendu era) herritarren partaidetzarako nazio eta nazioarteko beste ekimen batzuen aurkezpenarekin uztartu genuen. Proiektu batzuei buruz gehiago jakiteko, blogean erantsitako loturetara jo dezakezue.
Nola egin ikerketa bat: Neskateka partaideek euren udalerriari buruz daukaten ikuspegian eta erreakzioan oinarritzen da. Laudioko mapa baten gainean Neskatekako partaideak bizi diren eremuak eta euren jarduera arloak ikusarazi genituen. Koaderno bat eta berariaz Neskatekarako egindako ikerketarako mini-eskuliburu bat eman zitzaien eta 20 minutuko landa-ikerketa ariketa bat egin zen argazki-kamerarekin, segurtasun eza eragiten duten leku hurbilak antzeman, ikuskatu eta aztertzearren.
Pasaje Pio XII

Interneteko tresnei buruzko ikastaroa: Blogera edukiak igotzeko ezinbestekoa da Interneteko tresna batzuk ezagutzea. Beraz, Interneti buruzko jabekuntza ikastaro bat egin genuen, Pripublitarrak-eko kide den Aiora Kintanaren eskutik:
- Flickr hastapenak.
- Wordpress hastapenak: sarrerak, orrialdeak, irudiak eta bideoak igotzea, sarrera bat sortzea,…
- Sarrera bat idazteko eta argazkiak blogera igotzeko ariketa.

Ospakizuna: Saio bakoitzari amaiera ematen genion edarien topa kolektibo batekin, tortillekin eta pintxoekin… zein hurrengo saiorako ikerketa lanekin, hau hemen amaitu ez baita!
neskateka6

2. EGUNA

Lehen eta bigarren lan saioen artean zazpi eguneko epea egon zen, partaideek euren ikerketari ekiteko eta Neskatekaren blogean eskegitzeko denbora izan zezaten. Astean zehar egindako ikerketen inguruko bateratze-lana egin zen, honako helburu hauekin: jaso gabeko puntu beltzak mapan kokatzea, lehen saioko mapa eta oraingoa parekatzea, sarreren idazketa eta topatutako zailtasunak aztertzea, eta Aiora Kintanaren eskutik jasotako Interneteko tresnei buruzko ikastaroa errepasatzea. Hamaiketakoaren ostean, taldea hiru azpitaldetan banatu genuen, eta bakoitzari eginkizun zehatza esleitu genion:

A Taldea:

Lehen saioari eta asteari buruzko iritziak jasotzeko sarrera berria sortzea,
Flickr-etik argazki bat jaistea eta testuan eskegitzea. Orrialde berria sortzea: lehen eguneko prestakuntza. Artikulu bat komentatzea. Esteka bat sartzea. Ikerketen prozedura azalduko zuen argazkia, geure burua aurkezteko argazkia eta parte hartzeko moduei buruzko argazkia egitea

B Taldea:

Prestakuntza bigarren eguna komentatzea, gutxienez bi argazki egitea eta Flickr-era igotzea. Bigarren eguneko prestakuntzari buruzko orrialde berria sortzea. Artikulu bat komentatzea. Loturak sartzea eta lotura kategoria bat sortzea. Neskateka taldearen argazkia.

C Taldea:

Meipi hastapenak, Meipi-ra sarrerak igotzea.

3. EGUNA

Hiriakolektiboa taldeko kide den Ane Alonso arkitektoaren hitzaldi bat izan genuen. Ane Alonsok, bere lan eta esperientzietan oinarrituta, hirigintzari buruzko aurkezpena egin zuen sexu eta gizarte ikuspuntutik, hirigintzari eta sexuari buruzko  eztabaida sorrarazteko.
mapa